XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ia denek tarta puska handiak zeramatzaten beso azpian: emakumeak senarrarekin gogoratu ziren; haurrak, aiton-amonekin, txakurrekin, katuekin eta kanarioekin.
Tartak ez zuen dagoeneko tarta itxurarik.
Zirkunferentziak erdira jo zuen azkar asko, eta barnekaldeko hutsunea ere gero eta zabalagoa zen.
Han-hemenka, txokolatezko uhartetxo batzuk, mazapanezko zenbait pilatxo, likorezko lakutxoak, horixe besterik ez zen geratzen.
- Hartu, hartu
Eta hara non datozen soldaduak, suhiltzaileak, udaltzainak, poliziak, euren zatiaren bila, emakumeek etxera zeramaten altxorra erakutsi eta dastarazi ondoren.
- Aurrera mutilak
Kintale batzuk geratzen dira orain....